XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zu ...regularra ala irregularra zinen?

- Bada..., zuek barre egiten dozue baina, ezin izeten genduan trankil ibili...

Lehenengoagaz, zure nebagaz regulatu nintzen pixkat baina, halan eta guzti bere, ez pentsatu, beti bilurretan, beti bilurretan ibili behar izeten genduan...

- Nondik lordu eban, ama, amamak soineko baltza?

- Aititak ekarri eutsan.

- Aititak ? Nundik?

- Idahotik.

- Idahotik?

- Bai..., armairuen antzera zabaltzen zan kutxa bat ekarri eban aititak.

Ondo akordetan naz, lau urte baino ez nituen eukiko eta, salan, mahai luze-luze bat egoan badakizu, erditik jaten genduan orduen eta, bada, hantxe ipini ninduen, jarrita eta, halako baten, loak hartu eta behera jauzi nintzen.

Ondo akordetan naz horregaz.

- Ederra zartada. Eta barruan zer egoan?

- Bada..., beno, gauza asko: barruko erropak, mantelak, arkondara zuriak, telak..., petozko praka bakeroak bere bai..., a! eta esparadrapua, oraindio hemen ez zan ezagutu bere egiten...

- Eta soinekoa bere bai...?

- Zer soineko?

- Amamarena, soineko baltz tolesduna.

- Ez! Tela, bakarrik. Aititak tela bakarrik ekarri eban.

Gero egin eban amamak soinekoa tela horregaz...

Handik denborara, beno, hiru bat hilabetera edo...